Anuncios

Bertso Pilota Ipar Amerikan

Bertso Pilota

Bihar, Bertso Pilota taldeko kideek Ipar Ameriketara doaz beraien proiektua aurrera eramatea. Euskal Herriko bi gauza garrantzitsu batera munduak ezagutarazteko prest ekingo diote. 2016 an Argentinan ere egon ziren eta bi urte geroago beste bidai bati hasiera emango diote.

Xabi Urbieta, 26 urteko asteasuarra, Garfe taldearekin dagoen aurrelari fina. Bere anaia, Jon, 27 urtekoa ere bidaian egongo da. Gipuzkoa mailan trinketeko txapela irabaztetik dator Iñaki Lizaso zizurkildarrarekin batera. 35 urteko aurrelaria, jokoarekin dago eta ilusio handiz bidaiari ekiteko. Laugarrena, Orioko Ibon Aranalde izango da. Hau ere, 35 urtekoa. Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal izango dira bertsolariak.

Apirilaren 16 an, San Franziskoko Euskal Etxean hasiko dute ibilaldia. Gero, Las Vegasera joango dira, eta Bakersfielden emango dute hirugarren emankizuna. Azkenik, Los Angelesen emango diote amaiera bidai eder honi.

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: