Anuncios

Matxin eta Elizegi, Gipuzkoako txapeldun udaberri torneoan

Gaur arratsaldean Udaberri txapelketako finalak jokatu dira. Nagusien mailan, Tartaloetxe taldeko Matxin eta Elizegi izan dira txapeldun Iñaki Lizaso eta Jon Urbietari 22-21 irabazi ondoren Billabonako Bear Zana pilotalekuan.

Etxekoak, aurretik joan dira. Lizasok, pilota dexente bukatu du eta Jon-ek ere bere jokoa egin du. Erditik aurrera, Zegamakoak gerturatu dira baina Billabonakoek aurretik ibili dira 20-16 eta 21-20 baina bukaera Matxin eta Elizegirentzat izan da.

Alegian ere bi final izan dira. Intxurre taldeko Zubeldiak eta Olanok 22-8 irabazi dute Zestoako Odriozola eta Salegiren aurka. Kadetetan berriz, Ilunpe taldeko Egiguren eta Labaka oso nagusi izan dira Hernaniko Uitzi eta Albenizen aurka. Emaitza 22-5 koa izan da.

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: