Anuncios

Azpeitia, Zizurkil, Oiartzun eta Ataun aurretik herriartekoan

Joaneko kanporaketak bukatu dira, final-laurdenen barruan. Azpeitiak eta Ataunek oso bideratuak dituzte beraien partidak 3-0 bukatuz. Oiartzuarrak eta zizurkildarrak, berriz 2-1ko emaitza lortu zuten etxetik kanpo.

Egungo txapeldunek, urrats handia eman zuten finalaurretarako bidean. Kadeteen arteko partida borrokatua izan zen baina Unai Alberdik eta Mikel Unanuek 22-17 irabazi zieten Azkoitia eta Urangari. Gazteetan, Jon Alberdi Julen Egigurenekin bikotea osatuz 22-9 ko emaitza lortu zuten, Cuevas, Oteiza eta Azkoitiaren aurka. 13-7 zihoazenean aldaketa egin behar izan zuten aurrelarien artean. Nagusien mailan, Oier Apezetxeak eta Daniel Murgiondok 22-10ko garaipen sendoa lortu zuten.

Ataundarrek ere oso bideratuta dute beraien sailkatzea oinatiarren aurka. Hiru partidetan garaipena lortuz. Kadete mailan 22-14 gailendu ziren. Jubenil mailan, borroka estua aurkeztu zuten Biainek eta Gartziak baina Zubizarreta eta Herguedas gehiago izan ziren 22-16koa lortuz. Nagusietan berriz 22-6 menderatu zieten. Itzulerako partida, ataunen jokatuko dute.

Hernaniarren eta zizurkildarren arteko kanporaketa sutsu dago. Zizurkli 2-1 aurreratu da borroka estu batean. Kadete mailan, Lasa eta Etxeberriak 22-13 irabazi zieten Salaberria eta Zugasti-ri. Gazteen mailan, Alberdik eta Arratek 22-21ko garaipena lortu zuten Arizmendi eta Arizmendiren aurka. Nagusietan berriz, Arrietak eta Lizeagak 22-6 gailendu ziren Peru Labaka eta Arregiren aurka.

Astigarragan, oiartzuarrak 2-1 jarri ziren. Kadeteetan, gipuzkoako txapeldunak, Aburuza eta Salaberria ez zuten dudarik izan eta 22-2 irabazi zieten Urdangarin eta Zapianei. Gazteen mailan dago gako guztia kanporaketa honetan. Hodei Expositok ikaragarrizko erakustaldia eman zuen aurrelari bezala jokatuz baina 16 tantora bakarrik iritsi zen Olarrarekin bikote eginez. Aurrean, Ugalde eta Etxeberria hasi ziren baina, Ugaldek kolpea hartu zuen belaunean eta Sein atera behar izan zen jokatzera. Nagusietan, Loidik eta Santxezek sekulako jipoia eman zuten 22-0 irabaziz Salaberria eta Arzallusen aurka.

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: