Anuncios
Skip to content

Peio Etxeberria-Aizpuru eta Peru Labaka-Olaizola Antiguoko finaletik pauso batera

Peio Etxeberria-Aizpuru eta Peru Labaka-Olaizola bikoteek gaurko final laurdenak irabazi eta final erdietarako pasea lortu dute.

Jubenilen partidan alde batetik Peio Etxeberria eta Aizpuru izan dira, eta bestetik Iriarte eta Gaskue. Kolore handirik gabeko partida izan da, izan ere bikote gorriak erabat menperatu du partidua hasieratik bukaerara.

Aizpuruk sendotasuna eta kolpea erakutsi du, eta Etxeberriak badakiela tantua bukatzen eta kolpea. Aurkariek ezin izan dute gauza handirik egin. Gaskue ibili da ald batetik bestera pilotak eramanez, eta Iriarte ez da jokuan asko sartu, eta sartu denean ez die aurkariei minik egin.

Azkenean 22-6 irabazi dute partidua eta final laurdenak irabazita, finalerdietan dira  Etxeberria eta Aizpuru. Orain ze aurkari izango dituzten jakiteko itxoitea besterik ez zaie geratzen.

Nagusien partidua oso ezberdina izan da, oso lehiatua izan da eta ikusleentzat askoz ere atseginagoa. Alde batetik Peru Labaka eta Olaizola eta bestetik Eneko Labaka eta Martinez.

Partidua oso paretsu hasi da, baina Peru Labakak eta Olaizolak 13-9ko abantailatxoa hartu dute, ondoren markagailua irauli eta 17-14 aurretik jarri dira Eneko Labaka eta Martinez, 20-17 aurrtik ere izan dira eta azkenean 22-20 irabazi dute Peru Labakak eta Olaizola Lesakarrak.

Bi atzelariak oso seguru ibili dira partida osoan zehar eta bi aurrelariek detaile politak utzi dituzte, maila handia erakutsiz. Azkenean 22-20ko emaitzarekin P.Labaka eta Olaizola final erdietan izango dira eta Antiguoko finala pauso batera dute.

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: