Skip to content

Altuna eta Zabaleta Gasteizko txapeldunak

Altunak eta Zabaletak erakustaldi latza eman eta 22-06 menperatu zituzten Olaizola eta Untoria.

Atzo jokatu zen Andra Mari Zuriaren torneoko finala Gasteizen. Olaizola eta Untoria asko sufritutako final aurreko batetik zetozen, non esfortzuaren ondorioz garaipena lortu zuten. Baina Aimarrek argi esaten zuen, finalean berriz ere defentsan alde batetik bestera ibili beharko zutela, eta horrela ia ezinezkoa zela beste partida bat irabaztea. Eta Aimarrek arrazoi.

Partidu hasieran diruak Aimar eta Alvaroren aldeko joeratxoa baldin bazuen ere frontoian ez zen horrelakorik ikusi.

Hasiera hasieratik Zabaletak nagusitasun osoa erakutsi zuen, pilotakada ederrak joz eta gozatzen ez zuenean ere, bere pilota indarrean zihoanez zailtasunas zituzten aurkariek. Ez zuen inolako gorabeherarik eduki eta partida hasi zenetik bukatu zen arte jaun eta jabe izan zen.

Bestalde Untoria ez zen oso ongi ibili. Hasteko, eskuin horrekin ez zuen pilotarik gozatu eta pilotakada guztiak indarka botatzen zituen, tarteka akats batzuk ere egin zituen. Agian Zabaletaren joko uholdeak ere zerikusia izan zuen Untoriaren maila jeisteko.

Aimar Olaizola guztiz ezinean ibili zen partidu osoan zehar. final aurrekoan behintzat noizbehinka atzelariari asko laguntzen zion, atzoko finalean ordea ez zioten ezta hori egiteko aukerarik eman. Deseroso hasieratik amaiera arte eta gauza gutxi egin ahal izan zuen, haizearen kontra jokatzera ohitua dagoen arren.

Jokin Altunak bikain jakin izan zuen nola jokatu momentu oro. Pilota ona edukitzean bukatu, bestela atzeratu, atzelariari pilota onak utzi…

Azken finean bikote urdina askoz gehiago izan zen eta markagailua horren islada izan zen partida osoan zehar, 9-0 hasi ziren irabazten, eta 22-06 bukatu zuten. Horrela Jokin eta eta Jose Javier Gasteizko txapeldunak bilakatu ziren eta Jokin Altunak sari bikoitza eduki zuen, txapeldun izateaz gain, pilotari hoberenaren trofeoa ere jaso baitzuen.

Las cortadas de derecha de Altuna III funcionaron bien.

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: