Anuncios

Aimar Olaizola eta Untoria Gasteizko finalera

Olaizolak eta Untoriak Gasteizko finalera pasatzea lortu dute final aurrekoan Artola eta Albisu 18an utzi ostean.

Partida oso parekatua izan zen atzo jokatutakoa. Artola eta Albisu indar handiko bikote direla erakutsiz, eta Olaizola eta Untoria esfortzu handia eginez.

Olaizola-Untoria bikoteak oso tantu gutxi egin zituen partida osoan zehar, eta nahiko izan zuen eustea eta defentsa ona mantentzea, partiduan eta markagailuan bete-betean aurkariei berdinduta ibiltzeko. Hau, Albisuk egindako huts eta behartu gabeko akatsei esker izan zen. Indarra erakutsi bai, eta Untoriak baina distira gehiago erakutsi, baina azkenean huts gehiegi maila hortako pilotari batentzat. Beraz, Artola saiatu arren, eta aukerak berak sortu eta bukatu arren, ez zuten inoiz lortu markagailuan ihes egiterik.

Olaizola-Untoria bikoteak 17-17raino markagailuan berdinduta joatea lortu zuten, eta hortik aurrera gehiago izan ziren eta partiduko azken txanpan erabaki zuten, 20-17 aurreratuz eta azkenean 22-18 aurkariak garaituz.

Bikote garailea Gasteizko finalean izango da eta aurkariak zeintzuk izango dituzten gaurko final erdian erabakiko da: Ezkurdia-Rezusta edo Altuna-Zabaleta.

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: