Skip to content

Iriarte-Gaskue eta Bakaikoa-Sanchez final laurdenetara

Hil edo bizikoak izan dira gaur arratsaldean Antiguoko txapelketan jokatu diren bi partidak.

Hasteko jubenil mailako partidan Iriarte eta Gaskue izan dira garaile Aurrekoetxea eta Agirren aurka. Hasieran Aurrekoetxea eta Agirre gehiago zirela zirudien, baina azkenean galtzaile atera dira.

Bikote galtzaileak ondo hasi du partida 6-1 aurreratu da eta aurkariak baina gehiago izango zirela zirudien, partiduko bigarren zatian nahiko partida kaskarra egin dute pilotariek, eta salbatu den bakarra Gaskue atzelari nafarra izan da. Azken txanpara Aurrekoetxea eta Agirre 19-16 aurretik iritsi dira baina azkenean egindako hutsen ondorioz eta aurkarien joku txukunaren ondorioz  galdu egin dute 22-16.

Beraz, Aurrekoetxea eta Agirre txapelketatik kanpo gelditu dira eta Iriarte eta Gaskue final laurdenetarako sailkatu dira.

Nagusien partida ere hil edo bizikoa zen. Alde batetik Urbieta eta Lasa eta beste aldetik Bakaikoa eta Sanchez Astigarragakoa.

Bakaikoa eta batez ere Sanchez oso entxufatuta atera dira kantxara, hasieratik bukaera arte motibazio handia erakutsiz. Partiduko lehen zatian Etxarrikoak eta Astigarragakoak alde handia hartu dute markagailuan eta aurkariak (Urbieta eta batez ere Lasa) ez dira fin ibili.

Partida Bakaikoak eta Sanchezek segituan irabaziko zutela zirudien, baina ez da horrela izan. Bigarren zatia askoz borrokatuagoa izan da, tanto ikusgarriak ere ikusi dira bi bikoteen aldetik eta arratsalde euritsuan frontoira hurbildutako pilotazaleak gozatu ederra hartu dute.

Azkenean Bakaikoak eta Sanchezek 22-16 irabaztea lortu dute eta honi esker txapelketan jarraituko dute.

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: