Skip to content

Barriola 5terdiko jaun eta jabe

Jokin Altuna eta Abel Barriola 5terdiko txapeldunak finalean Olaizola eta Aretxabaleta 22-16 garaitu ostean.

Zita polita zegoen prestatua atzo arratsalderako Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bi partidu, eta horietako bat Bizkaiako 5terdiko txapelketako final handia.

Finala hasi aurretik katedrak eta apostuek bikote gorriaren alde egiten zuten, hau da, Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta ziren faborito. Baina ez dute asmatu gaurkoan.

Partiduko lehenengo zatia oso paretsu joan da eta lan erdietara 11-11 iritsi dira. Baina partidua guztiz aldatu da bigarren zatian. Bikote gorria 15-11 eta 16-13 joan da aurretik eta partidak Abeli eta Jokini ihes egingo ziela zirudien. Hala ere hortik aurrera Barriolak izugarri jokatu du, behin eta berriz pilota atzeratu eta ezker horman itsatsita utzi dio Aretxabaletari eta hau, ezinean ibili da momentu askotan, ondorioz pilota erraza utzi eta Altunak abiadura eman dio pilotari aurreko kuadroetan.

Abel Barriolak tantu batzuk egin ditu pilota ezker paretan itsatsiz eta horrez gain, Aimarrek txokoan utzitako pilota batera iritsi eta dejadaz txokoan amaituz beste tantu bat egin du. Gero partidua borobiltzeko 4. kuadrotik sotamanoz dejada zabalera bota eta ezin hobeto atera zaio, honi esker 21. tantua lortuz. Abelek egindako eta landutako tantuei Altunak aurrean egindako tantuak batuz, eta bi hauen lan paregabeari esker zuzenean 13. tantutik 22ra joan dira eta Aimar eta Andoni 16an utzi dituzte.

Horrela Abelek bere palmaresa handitu eta 5terdiko laugarren txapela eskuratu du eta Altunarentzat lehen txapela izan da modalitate hontan.

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: