Anuncios

Exposito eta Bikuña aurrera

Expostito-Bikuña bikoteak txapelketan jarraitzeko beharrezkoa zuen garaipena lortuta, Aizkorbe eta Apezetxea 15ean utzi ondoren.

Atzo Antiguoko txapelketan jarraitzeko hil ala biziko partidua jokatu zen jubenil mailan. Alde batetik Exposito eta Bikuña (Antiguoko pilotaria) eta beste aldetik Aizkorbe eta Apezetxea bikote Goizuetarra.

Bi bikote hauek garaipena beharrezkoa zuten txapelketan aurrera egiteko, izan ere, bi bikoteak partida bat galtzetik zetozen. Partidua irabazi behar horren tentsioa nabaria izan zen atzo Antiguoko pilotalekuan.

Aizkorbek partida ona jokatu zuen, tantu ederrak ere egin zituen baina ez zen nahikoa izan partida irabazteko. Apezetxeak sendo eta egoki jokatu zuen baina hala ere ez zen nahikoa izan. Bikote gaztea da eta seguruenik edukiko dituzte aukera gehiago.

Bestalde Exposito Astigarragatarrak ez zuen bere maila guztiz eman, tantuak egin zituen eta bere indarrari esker abiadura eman pilotari, baina maila handiko pilotaria da eta atzo eman zuena baina gehiago eman dezake. Bikuña etxeko pilotariak partidu hasieran bizpahiru huts egin zituen baina berehala zentratu zen partidan eta partida serioa jokatu zuen.

Azkenean Astigarragakoa eta Antiguokoa nagusi izan ziren, 22-15 irabazi zuten eta txapelketan aurrera egitea lortu dute.

 

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: