Anuncios

Apezetxea eta Aizpitarte bizirik

Apezetxea eta Aizpitarte 22-20 nagusitu ziren Sancho eta Alduntzinen aurka nagusien partiduan.

Apezetxea eta Aizpitarterentzat hil ala biziko partidua zen atzokoa, Sancho-Alduntzin bikotearentzat estreineko partidua zen.

Bikote gorrian nabaria zen asko zutela jokoan partiduan, izan ere hasieratik amaiera arte oso partidu serioa jokatu zuen, bazekiten irabazi beharra zutela, eta irabazi ahal izateko oso ondo jokatu beharko zutela.

Seriotasunez hartu zuten partidua, baita estreineko partidua zuten Sanchok eta Alduntzinek ere. Honen ondorioz partidua oso estu joan zen bukaera arte.

Apezetxeak bere maisu lanak utzi zituen, aurreko koadroetan artista dela erakutsiz, ezker gantxoa markatzerakoan batez ere. Atzean Aizpitarte hernaniarrak oso partida serioa egin zuen ia pilotarik galdu gabe.

Sanchok bigarren zati hobea egin zuen, gehiago lagundu zion atzelariari, atzeko koadroetara joan, botez jarri eta pilota atzeratuz, aurrean ere utzi zituen tantu politak baina partida osoan markagailuan aurkariak harrapatu nahian ibili eta gero ez zen posible izan 22ra iristea.

Alduntzin Iruñearrak nabaritu zuen lehenengo aldiz jokatzen zuela frontoi hontan eta gehiago eman dezakeelaren susmoa utzi zuen. Azkenean Apezetxea Goizuetarra eta Aizpitarte Hernaniarra nagusitu ziren 22-20 eta multzoa guztiz irekia utzi zuten.

Hala ere bikote galtzaileak abuztuaren 3an Peña eta Sarasaren aurka bai edo bai irabazi beharko dute aukerekin jarraitzeko.

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: