Skip to content

Partida parekatua jubeniletan

Jubenilen partiduan alde batetik Anso-Aranguren bikotea eta bestalde Iriarte-Gaskue bikotea lehiatu ziren. Oso parekatua joan zen partidua izan zen eta amaiera arte ez zen hautsi. Bi aurrelariak lehian aritu ziren  eta tantu politak eskeini zizkiguten, hala ere nahi baino huts gehiago ere bai.

Bikote gorrian, Aranguren lesio batetik atera berri dago, eta nabaritu zitzaion partidu gehiago jokatzeko beharra guztiz konfiantza hartu eta bere maila guztiz berreskuratzeko.

Bestalde bikote urdinean Gaskue nafarra ibili zen atzeko kuadrotan, Antiguon jokatu duen estreineko partida izan zen honentzat. 16 urte ditu eta gorputzez oso handia ez izan arren, indarra, txispa eta gogoa erakutsi zituen pilotakada bakoitzean, eta partidu oso txukuna burutu zuen azkenean ihes egin arren.

Azkenean partidua oso paretsu joan arren azkenean 22-20 aurreratu zen Anso-Aranguren bikotea eta ondorioz bigarren garaipena lortu du bikote honek.

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: