Skip to content

Eneko Labaka eta Martinez sendo

Nagusien mailan Eneko Labaka-Martinez eta Dorronsoro-Legarreta bikoteak jokatu zuten elkarren aurka.

Hasieran Dorronsoro-Legarreta bikote Amurrioarrak hortzak erakutsi zizkien aurkariei; atzeko koadroetan Legarreta sendo eta aurrean txispa handiz eta tantuak bukatzeko erreztasun handiz, Dorronsoro.

Hala ere, 8. tantura arte eutsi ahal izan zuten partidua, izan ere 8tik 22ra joan zitzaizkien zuzenean aurkariak. Eneko Labaka eta Martinez gauzak zuzen egiten eta sendotasunez ibili ziren eta tantu guztiak beraien aldera joaten hasi ziren.

Eneko Labakak atzelaria lagundu zuen eta tantuak bukatzeko habilezia ere erakutsi zuen, eta momentu batetik bestera Dorronsoro lekuz kanpo gelditzen joan zen, atzelaria lagundu nahi baina ezinezkoa zirudien. Hala ere kualitate onak utzi zituen, eskuin bolea oso sendo bat, eta partidu hasieran tantua bukatzeko eduki zuen erraztasuna.

Azkenean 22-08 irabazi zuten Albizturkoak eta Berakoak. Ondorioz bikote garaileak  lehen garaipena lortu zuen eta Dorronsoro-Legarretak porrot batekin hasi du txapelketa, baina aukerekin jarraitzen dute.

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: