Anuncios

Jokin Altuna eta Abel Barriola 5terdiko finalerako sailkatu dira

Altuna-Barriola bikoteak sendotasun ikaragarria erakutsi eta Irribarria-Rezusta bikotea menperatu ondoren, Bizkaiako 5terdiko torneoko finalean dira.

Etxebarriko jaialdian bi partidu jokatu dira, lehendabizi Retegi Bi-Irusta bikotea Jaunarena eta Merinoren aurka. Partida honetan alde nabarmena egon da bikote garailearen eta galtzailearen artean. Alde batetik Irusta oso sendo eta zuzen ibili da partida osoan zehar eta honen ondorioz eta haizea alde edukita, Retegik tantuak bukatu ditu eta eroso ibili da. Txanponaren beste aldean Merino ezinean aritu da eta ez du joku onik erakutsi, eta ondorioz Jaunarenak ez du partidua aurrera eramaten jakin izan. Azkenean 22-12 nagusitu da bikote gorria.

Ondoren bigarren partiduan Irribarria-Rezusta eta Altuna-Barriola bikoteak izan dira aurrez aurre. Asko zuten jokoan partidu hontan; Bizkaiako 5terdiko torneoko finalerako txartela baitzegoen jokoan, uztailaren 30ean Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den finalerako pasea.

Alde batetik Altuna eta Barriola: kolpe asko ez duen bikotea, baina teknikoki maila handikoa dena, oso langilea, ilusioz betea eta elkar oso ondo ulertzen duen bikotea. Bestalde Irribarria eta Rezusta: kolpe eta indar izugarria duen bikotea, bi ezker, gaur egungo txapulduna den Iker, baina beste bikoteak baina segurtasun gutxiagoa ematen duena. Izan ere zerbaitegatik zeuden apostuak Jokin eta Abelen alde. Barriola baita distantzia hontako maisua, aurreko 4 ediziotatik 4 final jokatuta, eta horietatik 3 txapel irabazita.

Apostuek ez dute hutsik egin eta partida zaleek espero bezela joan da, Altuna eta Barriola 09-03 jarri baitira aurretik. Partiduko lehen tantua oso gogorra izan da, eta urdinen alde joan da, baina hortik aurrera bikote urdina izan da nagusi aspektu guztietan: segurtasuna, pazientzia, anguluak bilatu, tantuak egin, defenditu, erasotu…

Bikote gorria ezinean aritu da eta pilota asko galdu dituzte, eta Altuna-Barriola bikotea garaitzetik oso urrun gelditu dira. 17-06 joan dira aurretik garaileak eta azkenean 22-10 irabazita finalerako sailkatu dira.

Finalean Olaizola-Aretxabaleta edo Elezkano-Urrutikoetxea izango dituzte, bi bikote hauek bihar jokatuko dute finalaurrekoa Etxebarrian eta bikote garaileak Altuna eta Barriolaren aurka neurtuko ditu indarrak Uztailaren 30an Bilbon jokatuko den finalean.

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: