Skip to content

Peio Etxeberria eta Aizpuru Antiguoko final laurdenetarako sailkatuta

Peio Etxeberria-Aizpuru bikoteak Kanabal-Cordon bikotea menperatu du 22-9 eta final laurdenetarako sailkatu da.

Jubenil mailan Nafarrak eta Gipuzkoarrak osatutako bikotea nagusi izan da eta erraz menperatu dituzte Kanabal eta Cordon. Bitik bi irabazita final laurdenetarako sailkatu dira eta multzoko lehen postua lortu dute.

Peio Etxeberria erabakigarria izan da partiduan, joko puntu bikaina du eta Aizpururen laguntzaz aurkariak baina gehiago izan dira. Ez dute larritasunik pasa partidu osoan, beti aurretik joan baitira.

Aurrean bi Nafarrek  osatutako bikotea izan dute, hauek saiatu dira aurkariei hortzak erakusten baina ez dute emaitzik lortu. Hala ere hurrengo astean multzoko azken partida jokatuko dute eta hil edo biziko partida izango da. Irabaziz gero final laurdenetarako sailkatuko dira, eta garaipena lortzen ez badute, etxera.

Bestalde, Etxeberriak eta Aizpuruk osatzen duten bikotea kontuan hartzeko modukoa dela argi geratu da eta txapelketa polita egin dezaketela ikusi da.

 

 

 

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: