Anuncios

Peña-Sarasa bikoteak garaipena Antiguon

Peñak eta Sarasak garaipena eskuratu dute Apezetxea eta Aizpitarteren aurka Antiguan.

Multzo honetako estreineko partida izan da gaurkoa. Aurrez aurre izan dira bikote gaztea eta bikote esperientziaduna. Peña eta Sarasa bikote gaztea ia partida osoan aurretik joan da.

Partida lehiatua eta entretenigarria izan da, non tantu ikusgarriak ere izan diren. Peñak eta Sarasak eduki dute abantailatxoa markagailuan ia partida osoan baina Apezetxea eta Aizpitartek ez dute etsi eta markagailua estutzen saiatu dira.

Apezetxea goizuetarrak tantu bikain batzuk egin ditu eta aurreko kuadroetan duen abilezia erakutsi du, hala ere bikote honek ez du egun borobila izan eta pilota dexente galdu dituzte, Aizpitarte Hernaniarrak batez ere, partidu txukuna egin arren zailak ez ziren pilota batzuk huts egin ditu partidan zehar.

Bestalde Peñak sendotasuna eta ausardia erakutsi du aurrekaldean eta sekulako partidua egin ez duen arren nahikoa izan da partida aurrera ateratzeko. Sarasa Nafarroako atzelariak ere partidu txukuna egin du eta erakutsi dute kontuan hartzeko bikotea direla bere maila emanez gero.

Azkenean 22-16 irabazi du Peñak eta Sarasak osatutako bikote gazteak.

 

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: