Anuncios

Altuna eta Barriola bikain 5terdian

Altunak eta Barriola maisuak 22-12 menperatu dituzte Ezkurdia eta Zabaleta 5terdiko final laurdenetan.

Gaur Barakaldon Bizkaiako 5terdiko torneoko final laurdena jokatu da, Altuna-Barriola eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteak izan dira aurrez aurre.

Abel Barriola maisua da modalitate hontan, aurreko lau ediziotan finalean izan da, eta lau horietatik hirutan txapeldun atera baita.

Altuna eta Barriola partida hasi eta bukatu arte markagailuan aurretik izan dira, pazientzia handia erakutsi dute, modalitate hontan beharrezkoa den ezaugarria, eta pilotari petoak direla erakutsi dute, denfenditzea tokatu zaienean defenditu, erasoko jokoa egin behar zenean erasotu.

Altunak oso aukeraketa ona egin du, noiz sartu eta noiz ez, eta atzelariari pilota utzi behar zitzaionean utzi. Barriola ere oso sendo ibili da hain ondo datorkion modalitate hontan.

Bestalde Ezkurdiak eta Zabaletak ere lan txukuna egin dute eta partida asko gogortu da, hala ere ez dute beraien potentzia eta indarra aprobetxatzen jakin.

2-0, 5-2, 10-3, 10-7, 13-7, 17-8, 22-12. Bikote urdina izan da aurretik partida osoan, eta arazo handirik gabe atera du partida aurrera, 10-7an aurkariak hurbildu diren arren.

Beraz Altuna-Barriola bikoteak lortu du final aurrekora pasatzea eta Irribarria-Rezusta bezalako bikote indartsua izango dute aurrean. Oso biko ezberdinak, batzuk oso teknikoak eta sendoak, besteak potentzia handiko bi pilotari, bi ezker.

Ikusteko partida izango da, Etxebarrin jokatuko da hurrengo igandean eta bertan erabakiko da ze bikote pasako den finalera.

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: