Skip to content

Aimar Olaizola eta Jon Ander Albisu San Fermin torneoko txapeldunak

OlaizolaII.a eta Albisu txapeldunak, finalean Irribarria eta Barriola 22-14 menperatu ostean.

San Fermin torneoa hasi aurretik Aimar Olaizola ez zebilen oso ongi jokuz, ezta Jon Ander Albisu ere, baina argi utzi dute jokua guztiz berreskuratu dutela eta txisparekin dabiltzala. Izan ere, agerian geratu da biak momentu onean badabiltza bikote handiegia dela edozein bikotek hauei aurre egiteko.

Aimarrek eta Jon Anderrek hasiera ikaragarria eman diote partidari, ez diete aurkariei ezer egiteko aukerarik eman eta 12-0 jarri dira aurretik markagailuan. Irribarriak eta Barriolak garaipenean pentsatzeari utzi eta markagailua pixkat txukuntzen saiatu dira.

Pixkanaka tantoak lortzen joan dira eta markagailua txukuntzeaz aparte 11-17 hurbildu dira.

Jon Ander Albisuk oso erraz atzeratu du pilota eta Aimarrek erraz bukatu ditu tantuak, hala ere baloratzekoa izan da Irribarria eta Barriolaren esfortzua, desanimatu ordez topera saiatu baitira ahalik eta tantu gehien egin eta markagailuan hurbiltzen.

Azkenean 22-14 irabazi du bikote urdinak. Aimar Olaizola eta Jon Ander Albisu San Ferminetako txapeldunak dira, eta  Iker Irribarria eta Abel Barriola berriz, azpitxapeldunak.

Beraz, amaitu da jada urteko feriarik politenetariko bat, politena ez bada. Egunero zaleek Iruñeako Labrit pilotalekua lepo bete dute eta kriston anbientea eta giro polita jarri baitute.

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: