Skip to content

Irribarria eta Barriola, San ferminetako lehenengo finalistak

Altuna eta Zabaletak garaipena, Irribarriak eta Barriolak finalerako txartela.

Labrit pilotalekuan finalerako txartela jokoan egon da. Irribarriak eta Barriolak 15 tantu egitea nahikoa zuten finalerako txartela eskuratzeko, eta Altunak eta Zabaletak irabazteaz gain aurkariak 14 tantu azpitik utzi beharko zituzten finalera pasatzeko.

Altunak eta Zabaletak gogotsu eta sendo ekin diote partidari eta 3-11 jarri dira aurretik. Tentsioa eta urduritasuna nabaria zen bikote gorrian. Barriola sendo ibili da baina Irribarria gogotsu aritu arren normalean baina huts gehiago egin ditu.

Ikerrek eta Abelek hurbiltzeko saiakera egin nahi zuten baina bikote urdina oso ondo zebilen; pilota motel bat atera dute kantxara eta Barriola ez da batere gustora ibili pilota horrekin.

irriabel

 

11-18 jarri dira, une erabakigarria zen, Irribarriak eta Barriolak lau tanto behar zituzten finalerako sailkatzeko, eta bikote urdinak beste lau tantu behar zituzten garaipena eskuratu, aurkariak 15 tantu azpitik utzi, eta finalera iristeko.

Hortik aurrera bikote gorriak lau tantu segidan egitea lortu du, eta jada 15 tantura iritsita, finalerako txartela eskuan zuten. Momentu hortan biek alaitasun eta poz keinu nabarmenak egin dituzte.

Azkenean Altunak eta Zabaletak 19-22 irabazi eta garaipenarekin esan diote agur San Fermineko txapelketari, eta Irribarria eta Barriola uztailaren 14an jokatuko den finalean izango dira.

 

 

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: