Anuncios

Finala OlaizolaII-Albisu eta Irribarria-Barriola bikoteen artean jokatuko da

OlaizolaII-Albisu bikotea sailkatu da San fermin txapelketako finalerako.

Iruñeako Labrit pilotalekuan OlaizolaII-Albisu eta Urrutikoetxea-Untoria bikoteen artean finalaurrekoa jokatu dute. Bi bikoteak helburu berarekin plazaratu dira kantxara; 22ra iritsi eta ondorioz finalerako txartela lortu.

Partidu hasieratik bikote gorriak nagusitasun handia erakutsi du; Albisuk maila izugarrian dagoela eta sendotasun handia duela erakutsi du, eta Aimar Olaizolak berriz, txispa eta jokoa berreskuratu dituela ikusarazi digu, pilota ongi mugituz eta tantoa erraztasunez bukatuz.

Horrela bikote gorria 18-05 jarri da aurretik eta zaila zirudien Urrutikoetxeak eta Untoriak partidari buelta ematea. Aurreko kuadroetan Aimar Olaizola izan da nagusi, eta atzekoetan berriz, Jon Ander Albisu. Atzelariak indartsu jo eta aurrelariak tantoa bukatu.

Beraz, 22-08 izan da azken emaitza eta Olaizola-Albisu bikoteak finalean sartzea lortu du. Bikote honek Irribarria-Barriola bikoteari egingo dio aurre osteguneko (uztailak 14) finalean. Maila handiko finala dudarik gabe.

Anuncios

También te podría gustar...

A %d blogueros les gusta esto: